UNRWA Euskadik abian jarritako proiektu baten baitan, 2019/2020 eta 2020/2021 ikasturteetan EAEko Bigarren Hezkuntzako 4 ikastetxeetan lan egin da. Proiektuaren helburu nagusia nerabe kritikoak, kontzienteak eta aktiboki konprometituak eraikitzeko prozesu bat sustatzea izan da, Giza Eskubideen eta Genero Berdintasunaren alde. Horretarako, Ekialde Hurbileko eta Palestinako errefuxiatuekin bizikidetza zailtzen duten eta bazterketa eragiten duten informazio okerren edo gezurren aurka agertzeko gaitasuna areagotzea bultzatu da. Proiektua Garapenerako Lankidetzarako Euskal Agentziaren eta Kutxa Fundazioaren finantziazioarekin burutu ahal izan da.

Proiektuaren baitan, ikaskuntzarako teknologia berrien erabilpena egin da, hala nola, Errealitate Areagotuko liburu batena, “Najmaren motxila” izenekoa. Honi lotuta, hezitzaileentzako gida pedagogiko bat osatu da ikasgelan eta beste hezkuntza-eremu batzuetan erabiltzeko. Liburua Palestinako errefuxiatuen egoeraren inguruko kontzientzia kritikoa sortzeko tresna da, eta euskal gazteek egoera horri buruz eta, bereziki, Palestinako emakume errefuxiatuei buruz dituzten kultura- eta genero-aurreiritziak berrikusten ditu. Liburua eta gida pedagogikoa doan deskargatzeko moduan daude.

Bestalde, ikasleekin egindako saio ezberdinetan joera biraleko ekintzak diseinatu, prestatu eta grabatu dira. Gela bakoitzean, Palestinako errefuxiatuen errealitatea euskal gizartearengana gerturatzeko metodologia eta baliabide ezberdinak erabili dira, ikasleen zaletasun, interes eta trebetasunetatik abiatuta. Lan honen emaitza dira jarraian ikusgai dauden bideoak.

 

Urritxe BHI 3A:

Urritxe BHI 3B:

Urritxe BHI 3C:

Elorrio BHI 3A:

Elorrio BHI 3B:

Elorrio BHI Diver: 

Lizardi BHI 3A:

Lizardi BHI 3B:

Lizardi BHI 3C:

Lizardi BHI 3D:

Lizardi BHI 3E:

 

 


 

Gaiaz gehiago jakin nahi duzu?

Jarraian eskuragarri dituzun dokumentuetan Palestinako errefuxiatuen egoeraren inguruko informazio gehiago jaso dezakezu.

1948az geroztik, Palestina historikoko ehunka mila biztanle eta haien ondorengoak errefuxiatu estatusarekin bizi dira bere lurraldearen barruan edo Ekialde Hurbileko beste herrialde batzuetan, hala nola Sirian, Libanon eta Jordanian. Gaur egun, 5,4 milioi pertsona dira eta erronka jakin batzuei egin behar diete aurre, harrera-komunitatearen arabera.

 

Palestinaren eta Israelen arteko gatazkaren hurbilketa historikoa

Palestinaren eta Israelen arteko gatazkaren hurbilketa historikoa

Ahaldunak eta erresilenteak -gida pedagogikoa-

Ahaldunak eta erresilenteak

Palestinako lurralde okupatuko egoera humanitarioa

Palestinako lurralde okupatuko egoera humanitarioa

2012an, Euskadiko eta Palestinako emakumeen elkarteen artean elkartasun-sare bat osatzera zuzendutako lan-estrategia bati ekin zion UNRWA Euskadik.

info +

 

Informazio Juridikoa

Proiektuaren Sortzailea

Unrwa Euskadi

Bizkaiko Ordezkaritza
  • Hurtado de Amezaga kalea, 10 - 1º, 2 ofizina. 48008 - Bilbo (Bizkaia)
  • 944 34 67 31
Gipuzkoako Ordezkaritza
  • Oquendo kalea, 13 - 3º. 20004 - Donostia (Gipuzkoa)
  • 674 08 19 93

Kontaktua

Utilizamos cookies propias para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso.