Ekialde Hurbileko, eta bereziki Palestinako, errefuxiatuei buruz euskal gizartean dauzkagun estereotipo eta aurreiritzien inguruko informazioa eskuratzeko beharrari eta egokitasunari erantzunez egin dugu ikerketa hau, datu eguneratuak eskaintzeko asmoz, generoaren eta adinaren arabera banatuta.

UNA gestión y comunicación-eko lan-taldeak egin du ikerketa. Genero-berdintasunean espezializatutako aholkularitza-enpresa da UNA, eta esperientzia luzea dauka garapenerako lankidetzaren eta gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren alorrean. ADIMEN Investigación aholkularitza-enpresarekin lankidetzan jardun du. ADIMEN oso ezaguna da EAEn, soziologiaren, estatistikaren eta ikerketa kuantitatiboko metodologien alorrean.

Ikerketa honek Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren diru-laguntza jaso du.

2012an, Euskadiko eta Palestinako emakumeen elkarteen artean elkartasun-sare bat osatzera zuzendutako lan-estrategia bati ekin zion UNRWA Euskadik.

info +

 

Informazio Juridikoa

Proiektuaren Sortzailea

Unrwa Euskadi

Bizkaiko Ordezkaritza
  • Hurtado de Amezaga kalea, 10 - 1º, 2 ofizina. 48008 - Bilbo (Bizkaia)
  • 944 34 67 31
Gipuzkoako Ordezkaritza
  • Oquendo kalea, 13 - 3º. 20004 - Donostia (Gipuzkoa)
  • 674 08 19 93

Kontaktua

Utilizamos cookies propias para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso.