SAWA (ELKARREKIN)

Blog 28 Ekaina 2015
SAWA (ELKARREKIN)

Beroak gogor astindu du gure laugarren eguna orain artekoak bezela, Ramallah bidean. Hiri kaotiko honetan Ohaila Shomar Sawa elkarteko kidearekin izan dugu elkarrizketa. Hizkera pausatu eta lasaieko emakume honek, bere izate feministatik kontatu digu elkartean nola lan egiten duten indarkeria sexista ekiditeko. Bide honetan, aurre egin beharreko erronkak askotan bakarrik aurre egiten dituela adierazi digu. Indarkeria eta errepresioan oinarritutako testu inguru honetan, indarkeriak emakume eta haurrengan ezartzen dituzten mugak adierazi dizkigu. Ohaila Shomar-ek muga hauek markatuta ditu bere bihotz eta gorputzean “indarkeriak, gorputzeko mugak zeharkatzen dituen arren ez du gailentzen”. Definizio honen barnean kokatzen du emakumeen osasuna bortxatzen duen indarkeria psikologikoa.

Indarkeria sexista jasan izan duten pertsoneei telefono bidezko harreta eskeintzen dien programa da hau. Berau, 13 telefono lineas osatuta dago eta 16 ordu egunean eta asteko 7 egunetan. Programa honen erabiltzaileen %75a emakumeak dira eta %25 gizonezkoak eta haurrak. Urtean 240.000 dei jasotzen dituzte indarkeria egoeraren baten berri emateko edo laguntza eskatzeko eta honek ahalbidetzen digu urtean indarkeria sexistaren arazoak zer nolako eragina duen herrialde honetan. Programa hau osagarritzen duten beste ekintza batzuk ere egiten dituzte: formazioa, indarkeria sexista ekiditeko programak, haurren aurkako indarkeria lantzeko ekintza eta auzoetan, eskoletan, osasun etxeko langileekin edo instituzioetako profesionalei formazioa eskaintzea. Telefono lineako zenbakia 121 da.

Sawako lokala atzean utzi dugu, anonimotasunean, segurtasun neurriak direla eta. Jarraian WCLAC elkartera abiatu gara emakumeei babes legala eta eragiteko gaitasuna ahalbidetzea helburu duen zentrura. Bertan zentruko arduradunarekin elkartu gara, bere izen abizenak ezin dira adierazi bere bizitza pertsonalean eragingo lituzkeen kalteak direla eta (okupazio israeldarraren logikari jarraituz). Modu honetan, WCLAC erakundeak lantzen dituen gaiak zeintzuk diren adierazi dizkigu: herentzia eta familia legeak, emakumeen aurkako indarkeria, sistema patriarkala eraldatzeko beharra eta emakumeen eskubideak urratzen dituen okupazio israeldarraren salaketa eta lanketa legala, eskubideen urraketaren aurrea dokumentazioa landuz.

Ramalatik Nabi Saleh herrira joan gara, zonaldeko judutarren asentamentuen aurka indarkeriarik erabili gabeko erresistentzia moldeak erabiltzen dituen lehenengo herria da. Bertan, Manal-ek bere etxeko ateez gain bere bihotza ere zabaldu digu. Emakume hau okupazioaren aurkako erresistentzian jarduten duten herritarren aurpegia da eta ostiralero 2009tik gaur arte soldadu israeldarren kolpe, atxilotze eta gasen aurrean beraien bizitza arriskatzen dute herritarrekin batera.

Ramallah utzi dugu, bidean Sawa elkarrekin gaudela sentituz.

 

Ikusita 663 aldiz

2012an, Euskadiko eta Palestinako emakumeen elkarteen artean elkartasun-sare bat osatzera zuzendutako lan-estrategia bati ekin zion UNRWA Euskadik.

info +

 

Informazio Juridikoa

Proiektuaren Sortzailea

Unrwa Euskadi

Bizkaiko Ordezkaritza
  • Hurtado de Amezaga kalea, 10 - 1º, 2 ofizina. 48008 - Bilbo (Bizkaia)
  • 944 34 67 31
Gipuzkoako Ordezkaritza
  • Oquendo kalea, 13 - 3º. 20004 - Donostia (Gipuzkoa)
  • 674 08 19 93

Kontaktua

Utilizamos cookies propias para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso.