ASKAR ERREFUXIATUEN KANPAMENTUA

Blog 29 Ekaina 2015
ASKAR ERREFUXIATUEN KANPAMENTUA

Gaur, gure bidaiaren azken aurreko eguna , Askar errefuxiatuen kanpamentuan eegon gara. Kanpamentu horretan 16.000 lagun bizi dira, %60 gazteak dira. Gazteen egoera komunitateak aure egin behar duen erronka handienetariko bat da. Langabeziaren ondorioz, gazteak kaleetan daude ezer egin gabe, eta egoera hori arriskua da gazteentzat.

Mujeres_Palestina7_webEmakumeen egoera beste erronka handia da. Komunitateak emakumeen aurkako indarkeria-tasa altua izateaz gain, kulturak haien etxeetan isolatzen dituzte. Asakerreko emakumeen zentroa gune aparta da emakumeentzat. Zentroan independentzia sozioala eta ekonomikoa lortzeko lan egiten dute. Askarreko emakume elkartea ez dago isolatua eta beste emakume elkarte eta mugimendu sozioalekin lan egiten du.

Gainera, UNRWAKO mikrokredito programa ezagutzeko aukera izan dugu. Programaren helburua emakumeen jabekuntza ekonomikoa bultzatzea da.

Askarretik irten gara, zentroko emakumeen agur beroa jaso eta gero. Jerusalemen, UNRWAKO bulegoan, Khaled Mansourrek, UNRWAko genero ikuspuntua zeharkatzeko arduradunak, zailtasunak bere lanean zeintzuk diren azaldu digu.

Ashee Ahmed, UNRWAko babesa programaren arduradunak azaldu digu zer nolako lana egiten duen agentziak giza eskubideen urratzeak salatzeko. UNRWAk uratzeak erregistratzen ditu gai ezberdinetan: eraispenak, harresia, indarkeria militarra, beduinen desplazamendua eta kolonoen indarkeria.

Askarreko errefuxiatuen kanpamentuko irudiak artean gure buruan, hotelera Palestinan gure azken egunari aurre egiteko indarrak hartzera etorri gara. Hebron gure zain dago.

 

Ikusita 537 aldiz

2012an, Euskadiko eta Palestinako emakumeen elkarteen artean elkartasun-sare bat osatzera zuzendutako lan-estrategia bati ekin zion UNRWA Euskadik.

info +

 

Informazio Juridikoa

Proiektuaren Sortzailea

Unrwa Euskadi

Bizkaiko Ordezkaritza
  • Hurtado de Amezaga kalea, 10 - 1º, 2 ofizina. 48008 - Bilbo (Bizkaia)
  • 944 34 67 31
Gipuzkoako Ordezkaritza
  • Oquendo kalea, 13 - 3º. 20004 - Donostia (Gipuzkoa)
  • 674 08 19 93

Kontaktua

Utilizamos cookies propias para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso.