SAREAK EHUNDUZ

Blog 12 Ekaina 2015
SAREAK EHUNDUZ

Okupatutako palestinar lurraldearen egoera, Nazio Batuen aburuz, “larrialdi humanitarioen arloko egoera konplexuen” eredu argia dira. Bertan, populazioaren zaurgarritasunak eragin larriak ditu euren garapen psikologikoan, ekoizteko gaitasunean, azpiegitura isntituzionalean eta arlo ekonomiko osoan.

Palestinar emakumeek, eta batez ere errefuxiatuek, Israelek inposatutako blokeo eta okupazioaren ondorio politikoez gain, gizarte patriarkal baten zauskadak jasaten dituzte; izan ere, gizarte horretan, Jordaniak eta Egiptok Zisjordania eta Gazan, hurrenez hurren, ezarritako agintearen fruitu diren lege aztarna ugari daude.

 

Sarritan, komunikabideek palestinar emakumeen irudi jakin bat marrazten dute: biktimak, amak, ahalmen-gabetuak eta otzanak. Errealitatea, ordea, bestelakoa da, eta badira 50 urte baino gehiago palestinar emakumeek gizarte zibil bat eratzen dutela, errefuxiatuen esparruetan eta GGKEEetan, oinarriko erakunde komunitarioen inguruan, subjektu aktibo gisa okupazioa, blokeoak, eta palestinar gizarte eta patriarkatuak planteatzen dituen erronkei erantzuteko.

UNRWA Euskadik, populazio errefuxiatuaren eta UNRWAren lanaren errealitateari buruzko laguntza eta sentsibilizazio mekanismoak sustatzeko helburu estrategikoarekin bat eginez, proiektu honen bitartez, emakume euskaldun eta palestinarren elkarteen artean laguntza sareak sortzearen aldeko apustua egiten du. Honela, batera ikasteko eta bizipen trukaketaren eta ahalduntzearen estrategien aldeko ikuspegiaz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako elkarteetako 10 emakume ordezkarik topaketa batean hartuko dute parte Gazan eta Zisjordanian palestinar emakumeen hainbat elkarterekin batera. Euskal ordezkaritza honek palestinar emakumeen errealitatea dokumentatuko dute genero ikuspegi batetik, eta Euskadi osoan erakusketa kolektibo ibiltari bat antolatuko dute gero.

”Ahalduntze erretratuak” emakumeen proiektu kolektiboa da, tokiko itunenen aldeko apustua egiten duena, aldaketa globalak eta iraungarriak lortzeko estrategia diren aldetik.

Ikusita 492 aldiz

2012an, Euskadiko eta Palestinako emakumeen elkarteen artean elkartasun-sare bat osatzera zuzendutako lan-estrategia bati ekin zion UNRWA Euskadik.

info +

 

Informazio Juridikoa

Proiektuaren Sortzailea

Unrwa Euskadi

Bizkaiko Ordezkaritza
  • Hurtado de Amezaga kalea, 10 - 1º, 2 ofizina. 48008 - Bilbo (Bizkaia)
  • 944 34 67 31
Gipuzkoako Ordezkaritza
  • Oquendo kalea, 13 - 3º. 20004 - Donostia (Gipuzkoa)
  • 674 08 19 93

Kontaktua

Utilizamos cookies propias para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso.